Gorbeialdeko Kuadrillak Google-ren erremintak negozioetan aplikatzeko ikastaro praktikoa antolatu du.

Zuzenduta dago langile, enpresaburu, langabetu eta ekintzaileei, eta doanekoa da.

Aurrera eramango da urriaren 1, 2, 3 eta 4an Murgian. Guztira 16 ordu izango dira, eta doan da.

Izena emateko, jarri harremanetan Gorbeialdeko Kuadrillarekin: 945 430167 zenbakira deitu edo ekonomia@gorbeialdea.eus e-posta helbidera idatzi.