Asteburu honetan, abuztuaren 30 eta irailaren 1era artean, Abornikanoko jaiak ospatuko dira.

Ostiralean txosna irekiera egingo da eta igel jokoa egingo da, besteak beste.

Larunbata ekintzaz beteta dator: puzgarriak, xake, mus, briska, putxe eta bolo txapelketak, herri bazkaria, umeendako jokoak, parrillada, erromeria, kontzertuak, DJak…

Azkenik, igandean, sukaldaritza txapelketak izango dira, eta baita ere familien bazkaria, zentzuen jokoa eta beste.

Ondo pasa!