Zinegoak da nazioarteko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdia, EHGAMek antolatutakoa, eta dagoeneko 20. edizioa bizi duena.
Ekainaren 22an, osteguna, zazpi film labur emango dira kultura etxean, 18:30ean. Solasaldia ere izango da.
Honako lanak proiektatuko dira: ‘Irrits’, ‘Warsha’, ‘Arnasa’, ‘Dating Internet Strangers’, ‘Son’, ‘Ezohikoak’ eta ‘It´s a gray, gray world’.