When:
6 urria, 2021 @ 8:04 am – 17 urria, 2021 @ 9:04 am
2021-10-06T08:04:00+02:00
2021-10-17T09:04:00+02:00
Where:
Kultur etxea
Izarra. Godamiturri7

EXODOA: Hondakinak aterpe.

Argazkilaria.- Andoni Lubaki

Iragan urrian, Turkiak bere azken erasoaldia burutu zuen Siriako kurduen kontra. Bake-iturria izeneko operazioak airetik bidali zituen dronak eta jaurtigailuak, eta lurretik jihadista andana. Denboran zehar garatzen ari den garbiketa etniko baten beste kapitulu bat; azken biktimak, ehunka hildako eta 200.000 iheslari. Prentsa medioen isiltasun gorgarria sahiestearren, Euskal Fondoak egitasmo hau gauzatu du.

Argazki bilduma: Siriako kurduek egun pairatzen duten zigorra islatzen duen 40 argazkiren bilduma: gerra frontea, mamu herriak, errefuxiatu eremuak, iheslariez jositako eskolak, hiletak… Elementu bisualok ezinbesteko erreminta dira errealitate gordin hau ulertu ahal izateko.

Biografiak:

Andoni Lubaki 2010an hasi zen Ekialde Hurbilean nahiz Afrika Iparrean gatazka eta giza eskubideak jorratzen argazkilari gisa. Hamarkada batez, munduko prentsa medio eta agentzia handienekin kolaboratu du, tartean New York Times, AP, AFP eta Vice. Alepon (Siria) egindako lanagatik Chris Hondros et Picture of the Year nazioarteko sariak jaso zituen 2013an, besteak beste.

A portrait of a boy in front of a holed by bullets wall in Tel Nasri, near the frontline against yihadists and Turkish Army. After the withdrawal of US troops from northern Syria in October 2019, Turkey launched an offensive against the predominantly Kurdish areas in the northeast of the country along Islamist forces. Calls for war crimes investigations into the conduct of Ankara-backed militias are mounting ever since. (Andoni Lubaki / Euskal Fondoa)