Urkabustaizko Udalak eta Lan eta Jolas Elkarteak, elkarlanean, abenduaren 3ko Euskararen Egunaren inguruan hainbat kultur ekitaldi biltzen dituen programa antolatu dute. Tartean izango dira, abenduaren 1ean eta 2an, Aitzina Folk jaialdiaren barruko bi ekitaldi. Horiez gain, KULKIren eskutik jolas egiteko aukera ere izango dugu; eta, bukatzeko, abenduaren 4an, Miren Narbaizaren eta Itziar Garaluceren bisita jasoko dugu, METEO ikuskizun bereziarekin. Hona hemen:

 

Abenduak 1, ostirala. 19:00etan kultur etxean, kontzertua

ZAHARRAK BERRI

Karlos Subijana, Xuxurlaka eta Xabi M. Otxagabia.

Informazio gehiago eta sarrerak hartzeko (15€): https://aitzinafolk.org/eu/evento/karlos-subijana-zaharrak-berri/

 

Abenduak 2, larunbata. 19:00etan kultur etxean, antzezlana

BASOA

Teatro Firuleteren txotxongilo emanaldia.

Informazio gehiago eta sarrerak hartzeko (6€): https://aitzinafolk.org/eu/evento/txikifolk-basoa-teatro-firulete-titeres/

 

Abenduak 3, igandea. 12:00etan plazan (eguraldi txarrarekin, frontoian)

KULKI

Baserriko joko eta jolasak, familian parte hartzeko modukoak.

 

Abenduak 4, astelehena. 19:00etan kultur etxean

METEO

Miren Narbaizaren musika eta Itziar Garaluceren proiekzioak.

Sarrera: dohainik.