Ostiral honetan, ekainak 28, aire libreko film laburren Korterraza Mix jaialdia ospatuko da plazan, 22:00etan.

Hasieran umeei zuzendutako hainbat film labur proiektatuko dira, 20 bat minutuko iraupena izango duen emanaldia izango da. Horren ostean, bestelako film laburren emanaldia izango da.

Eguraldi txarra egingo balu, pilotalekuan egingo litzateke.