Asteburu honetan Uzkianoko jaiak ospatuko dira.

Larunbatean, irailaren 23an, puzgarriak izango dira egun guztian. Gainera, zeramika tailerra, herri bazkaria (aukera desberdinak 16 urtetik beherakoentzat, helduentzat eta barazkijaleentzat), mus eta briska txapalketak, apar festa, Krimen y Kastigo, Amildegi eta The Teloners taldeekin kontzertuak, bolo txapelketa eta DJak izango dira.

Eta igandean, irailaren 24an, puzgarriez gain, pintxo poteoa, igelaren jokoa, goitibeheren jaitsiera, txokolate jana eta zozketak izango dira.