Larunbat eta igande honetan, irailak 21 eta 22, Uzkianoko jaiak ospatuko dira.

Larunbatean izango dira egurrezko jokoak, puzgarriak, bazkaria (aukera barazkijalerako, abisatu aurretik), mus eta briska txapalketak, Otegirekin dantzaldia, afaria, Colapso eta Astalapo taldeen kontzertuak, bolo jokoa eta musika saioak Dardara Sound System eta DJ Txatxis-ekin.

Igandeari dagokionez, antolatu dira egurrezko jokoak, puzgarriak, txapa eta mural tailerrak, aparraren jaia, pintxopotea, Solaria proiektuaren kontrako kontzentrazioa, igelaren jokoa, saskiaren zozketa, goitibeherak eta txokolatea txurroekin.