Larunbat honetan, maiatzak 18, Izaharrako jaiak indartsu hasiko dira.
12:00etan trikipoteoa abiatuko da elizatik. Horri jarraituko diote herri bazkariak, rantxerak, Lolo&Carmine eta Atrikipunk taldeen kontzertuak, eta DJen saioak.
Programaren baitan daude aurpegia margotzeko tailerrak, puzgarriak, herri bazkaria eta buztin tailerra, besteak beste.
Igandeari dagokionez, goitibeherak egongo dira eta txartelen zozketa egingo da.