Uztailaren 26, 27 eta 28an musika technoaren Harrikada jaialdi queer eta feminista egingo da Ostuñon.
25 artistak baino gehiagok parte hartuko dute, nazioartekoak zein Euskal Herrikoak: horien artean, nabarmendu ditzakegu Nastia, Ukrainiako DJ ezagunena; Adriana López Bartzelonan bizi den kolonbiarra eta techno old school-aren aditua dena; Londresen bizi den Stephanie Sykes alemaniarra Europako areto onenetan musika jartzen ari dena; Frantziako Tanceti paisaia sonoro mentalagoak lantzen dituena; eta Ke Lepo, bere musika zuzenean sortzen duen artista euskalduna.
Egongo dira, baita ere, tallerrak, performanceak… eta batez ere giro oso ona, zaintza eta errespetua.
Informazio gehiago batu edo sarrerak eskuratu ditzakezu hemen.
Gainera, jaialdiaren antolatzaile den Harrika kolektiboak sarrera libre jarriko du igandean, uztailaren 28an, Urkabustaizko herritar guztientzat, 13:00etatik aurrera. Bertaratutakoek izango dute azoka, musika, drag show eta beste. Etorri!