Gorbeialdeko Kuadrillak martxan jarri du Ekintzaileei laguntzeko 2023ko programa.
Bi motatako ekintzaileak lagundu nahi ditu: batetik, enprea ideia garatzen laguntzeko (horretarako 6 plaza onartuko dira); eta, bestetik, bideragarritasun plana eginda eta negozio ideia definituta dutenei, hurrengo hilabeteetan negozioa martxan jartzeko (honetarako 4 plaza onartuko dira).
Laguntza teknikoaz gain, ekintzaileek dirulaguntza ere jasoko dute.
Izena emateko azken eguna urriaren 27a izango da.
Informazio gehiago eskuratzeko, jarri harremanetan Gorbeialdeko Kuadrillarekin: 945 430167 (Oihana) edo ekonomia@gorbeialdea.eus