Udalak martxan jarritako Berrerabilgune zerbitzua itxita egongo da abuztuan zehar.
Larrazkueta 3 kalean kokatutako zerbitzu honen helburua da behar ez ditugun objektuei erabilera ematea. Hala, behar ez ditugun gauzak hara eraman ditzakegu; eta han horien egoera aztertu ostean egoki ikusten denean berreskuratuko dira beste edozeinek erabil ditzan. Izan daitezke jostailuak, arropak, erremintak…