Urkabustaizko Emakumeek egitarau zabala antolatu dute iganderako, ekainak 23, Akelarre Eguna izenpean.
11:00etan, Irrintzi bidea, goiko elizatik plazaraino.
12:00etan, ikuskizuna Udaletxeko plazan.
13:00etan, marianitada eta pintxada.
15:00etan, bazkari autogestionatua Ostuñon (bakoitzak eraman dezala bere janaria).
16:30ean, Maitane-ren kontzertua. Eta 18:00etan, Swamp taldearen kontzertua. Biak Ostuñon.
20:30ean, txokolatea eta Dantza Plaza, pilotalekuko parkingean.
22:00etan, San Juan sua leku berean.
Eta, bukatzeko, 23:00etan, dantza bertikalaren ikuskizuna pilotalekuan.