Asteburu honetan XXIII. Izarra Gorri eguna ospatuko da.

Egunari hasiera emango zaio 09:50ean traka eta suziri jaurtiketarekin. Jarraian meza izango da; eta partiduak 11:00etan hasiko dira.

13:30ean Kalean txarangarekin kalejira izango da eta traktoreak ere aterako dituzte. 15:30ean, txapeldunekin ‘balkoiada’ egingo da.

16:30ean bazkaltzeko etena egingo dute; eta horren ostean, 18:30ean, mus txapelketa izango da.

Azkenik, 20:00etan, talde sorpresa. 21:30ean, txoripan jende guztiarentzat; eta 22:00etan, Atrikipunk taldea.