Gorbeialdeko Kuadrillako talde feministek proposatuta, gobernu batzordeak honako udal adierazpena onartu du.
Ikusi hemen udal adierazpen osoa.
Modu horretan, Udalak honako konpromisoak hartuko ditu:
–Berdintasun egiturari baliabide ekonomikoak ematea, berdintasun politikak eta indarkeria matxistaren aurkakoak garatzeko.
– Emakumeekin eta mugimendu feministarekin hitz egiteko aukera emango duten espazioak bultzatzea eta babestea.
– Udalak egiten dituen kontratazioetan, dirulaguntzetan, ordenantzetan eta arauetan beharrezkotzat jotzen den kasuetan ekintza positiboak edo berdintasun klausulak ezartzen direla bermatzea.
– Izarrako Herri Eskolarekin harremanak mantentzea eta sendotzea, hezkuntza komunitatearekin berdintasuna eta tratu onak lantzeko.
– Sexuaren/generoaren arabera bereizitako datuak biltzea, Urkabustaizen espazioen, ekipamenduen, zergen ordainketaren, kultura eta kirol-jardueren eta abarren erabilerari buruzko errealitatea ezagutzeko; hori ezagututa, emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunak ezabatzen lagunduko dituzten neurriak diseinatu ahal izateko.
Horrez gain, jakina, Udalak herritarrak animatzen ditu Gorbeialdeko Mugimendu Feministak martxoak 8ari begira antolatutako ekintzetan parte hartzera.