Lan eta Jolas elkarteak eta Udalak ikastaro sorta handia antolatu dute urteko bigarren hiruhilabeterako:
-GAP eta Pilates. Astearte eta ostegunak. 09:30-10:20. Kultura etxea.
-Dantza eta Fitness. Astearte eta ostegunak. 19:00-19.50. Eskolako kiroldegia.
-Pilates eta luzapenak. Astearte eta ostegunak. 19:50-20:45. Eskolako kiroldegia.
-Dantza urbanoa. Ostegunak. 18.00-19:00. Kultura etxea.
-Zumba. Astelehen eta asteazkenak. 19:00-20:00. Kultura etxea.
-Gimnasia. Astelehen eta asteazkenak. 19:00-20:00. Eskolako kiroldegia.
-Yoga. Astearte eta ostegunak. 20:00-21:00. Kultura etxea.
-Pintura. Asteazkenak. 17:00-20:00. Kultura etxea.
-Eskulanak. Ostiralak. 16:00-19:00. Kultura etxea.
-Punto tailerra. Ostegunak. Euskaraz. 17:00-19:00. Kultura etxea.
Ostiralak. Gaztelaniaz. 18:00-20:00. Kultura etxea.
Martxoaren 29a aurretik eman behar da izena. Taldeak osatzeko gutxienez 8 lagun beharko dira.
Plazak gaindituko balira, Lan eta Jolas-eko bazkideek lehentasuna izango lukete.
Kuota apirilaren 4a aurretik ordaindu beharko da Kutxabank zein Banco Santander-eko kontu korronteetan.