Arabako Gurutze Gorriak arreta soziosanitariorako oinarrizko prozedurak ikasteko kurtsoa antolatu du, landa eremuetan bizi diren emakumeei zuzendutakoa.

Kurtsoa irailaren 18tik azaroaren 5era arte egingo da Gurutze Gorriak prestakuntzarako Gasteizen duen egoitzan.

Bertan parte hartu ahal izango dute lan baimena duten, lan bila dabiltzan eta dependentzia duten pertsonen zaintzan aritu nahi duten landa eremuko emakumeek.

Kurtsoan irakatsiko dituzte, baita ere, lan bilaketarako oinarrizko konpetentzia digitalak; eta praktika saioa.

Eman izena hemen.

Informazio gehiago, 945 22 22 22 edo nines.alvarezeulate@cruzroja.es