Gorbeialdeko Kuadrillak oinarrizko berrikuntzetarako ikastaroa antolatu du langabeei zuzendutakoa, eta han irakatsiko dituzte igeltserotza, pintura, elektrizitate eta iturgintza, besteak beste.

100 orduko ikastaroa izango da, irailaren 23tik urriaren 18ra egingo dena, 09:00etatik 14:00etara, Legution. Doan da.

Izena emateko edo informazio gehiago biltzeko, jarri harremanetan Gorbeialdeko Kuadrillarekin: 945 430167 edo ekonomia@gorbeialdea.eus