Udalak pertsona gazte bat (16 eta 30 urte bitartekoa) kontratatuko du Hirigintza eta Ingurumen teknikari lanak egiteko. Kontratua 12 hilabetekoa izango da eta egun osokoa.

Kontratatutako gazteak honako zereginak egin beharko ditu: Hirigintza eta Ingurumen departamenduetan laguntza teknikoa eskaintzea; tokiko iraunkortasunarekin lotutako proiektuak sustatu eta dinamizatzea; eta udal ordenantzak betetzeko jarraipen eta aplikazioa.

Lanerako honako baldintzak eskatzen dira: arkitekturaren oinarrietako gradua edo baliokidea, edo Arkitektura tekniko gradu edo baliokidea izatea; euskarazko C1 maila izatea; eta Lanbide-n izane emanda egotea.

Kontratazioa Europako Next Generation programak diruz lagunduta dago.