Larrazkueta kaleko 7. zenbakian (zubia pasa ondoren, eta ez 3.enean, aurretik iragarritako moduan) dago Berrerabilgunea zerbitzua, Udalak bultzatutakoa.
Hainbat lagunek, beste erabilera bat emateko asmoz, utzitako arropak, jostailuak, altzariak, erremintak… topatuko dituzue bertan.
Zerbitzua zabalik egoten da astelehen eta asteazkenetan 17:30etik 19:30era, eta ostiraletan 11:00etatik 13:00etara.
Etorri ezagutzera!