Ostiral honetan, abuztuak 4, Ana Ganuza musikariak kontzertua egingo du Nordiska tabernan 20:00etan.

Kontzertua Udalak antolatutako ‘Kulturka’ programaren barruan kokatzen da.

Lizarrako Ana Ganuzak musika ibilbide luzea dauka: oso gaztetan Iruñeako zein Erriberako taldeetan jotak abesten hasi zen, eta gerora kantu propioak idatzi eta zenbait disko kaleratu izan ditu: rantxerak, boleroak, pop-a…