Tokiko merkatuak ixteak eta mugikortasuna mugatzeak egoera zailean utzi ditu gure baserritarrak. Esparru batzuetatik proposamen batzuk antolatu dira egoera hori arintzen saiatzeko.

AZOKEN ALDE

Urduñako merkatua

Urduñako merkatua izan da itxi behar izan den bat. Honi aurre egiteko, Urduñako Zaporeak-ek martxan jarri du ekimen bat merkatuan dauden produktuak etxez etxe banatzeko. Horrela, apirileko lehen astean, telefono bidez egin ahal izango da eskaera telefonoz apirilaren 2a baino lehen eta etxeetara banatu egingo da apirilaren 4an.

Informazio osoa

Baserriko plaza

Ehkolektiboa, beste hainbat eragilerekin batera, web plataforma bat sortzen ari da COVID 19ko krisiari aurre egiteko eta Euskal Herriko nekazari eta baserritarren produktuak herritarren eskura errazago jartzeko.

Informazio osoa

Uagalur

Uagalur da Arabako nekazaritza sektoreak bultzatu duen ekimen komertziala da. Horren bidez, saldu nahi dituzte euren produktuak zuzenean, bitartekari barik. Euren online dendaren bidez, aurkitu ahal dituzu UAGA sindikatuari lotutako nekazaritza ustiategien produktuak. Bere helburua da nekazaritza eta abeltzaintza ustiategiei irtenbide berria ematea euren produktuak merkaturatzeko, euren merkaturatze kanalak laburtzeko, bitartekariak saihestuz eta produktore eta kontsumitzailearen arteko harreman zuzenaren alde eginez.

TOKIKO MERKATUETAN SALTZEN ZUTEN BASERRITARREI ARRETA ZERBITZUA

Eusko Jaurlaritza eta Euskadiko hiru aldundiak, HAZIrekin batera, martxan jartzen ari dira merkatuetan saltzen zituzten baserritarren produktuak batu eta merkaturatzeko zerbitzua.

Zure kasua bada, sartu hemen informazio osoa eskuratzeko

 

HAZI Fundazioa batzen ari da hainbat eragilek martxan jarri dituen ekimenak gure inguruan Covid-19 birusak lehen sektoreko zuzeneko salmentan duen eragina gutxitzeko asmoz.