Sentsibilizazio eta prebentzio kanpaina honen bidez, Gorbeialdeko Kuadrillako Berdintasun Zerbitzuak sustatua, indarkeria matxista bere osotasunean landu nahi da, hedabideetan estaldura gehien dituzten kasuz haratago joan.
Horretarako, gaurtik azaroaren 25era bitartean, asteazkenero argitaratuko da indarkeria matxista eragin, indartu eta mantentzen dituzten mekanismoetako bat, Elisabeth Perez ilustratzaile euskaldunak egindako ilustrazioarekin batera.
Zer dira indarkeria matxistak?
Genero-rolak eraikuntza soziokulturalak dira, eta, sexu biologiko jakin batean definituta egoteagatik, emakumeei eta gizonei “propiotzat” ematen zaizkien paperak, funtzioak, jarduerak eta ardurak zehazten dituzte. Rol horiek balio ezberdina hartzen dute, tradizionalki “maskulinoak” (lan produktiboa) tradizionalki “femeninoak” (erreprodukzio- eta zaintza-lana) baino hobeto baloratuak izan baitira.
Genero-estereotipoak gizonek eta emakumeek izan eta jokatu behar duten moduari buruz jendartean eskuarki onartzen diren ideiak eta sinesmenak dira. Jarrera horiek sinesmen faltsuak sortzen dituzte “gizon edo emakume izateak” dakarrenari buruz.
Diskriminazioa genero-rol eta -estereotipo horietan oinarritzen da neurri batean, mekanismo errazak eta eraginkorrak baitira emakumeen eta gizonen arteko desberdintasuna mantendu eta indartzeko.
Kanpainari buruz gehiago jakin nahi baduzu, sakatu hemen.