Arabako Bertsozale Elkarteak, Arabako Foru Aldundiaren babesarekin, AERRIMATU egitasmoa jarri du martxan: Arabako hiru herritan egingo diren hiru bertso-saio, Arabako bertsolariez osatuak, bertsoaz gozatzeko helburu soilarekin.
Saio horietako bat Urkabustaizen izango da, abenduaren 28an (larunbata), 19:00etan, kultur etxeko antzokian. Bertan honakoak ariko dira kantuan:
Aitor Ugarte
Eli Zaldua
Peru Abarrategi
Unai Anda
Eta Marta Ugarte izango dute gai-jartzaile.