Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak gaurko, astelehena, alerta laranja iragarri du, euri kopuruagatik. Horrez gain, jakinarazi du elur kota 700-800 metrotara jaitsi ahal dela Araban.

Astearterako iragarpenari dagokionez alerta horia iragarri dute elurragatik: elur kota 600-800 metrotara jaitsi daiteke Araban; eta izotza egiteko arriskua ere badago.