OSOKO BILKURA

Urkabustaizko udalerriko herritarren borondate politikarien ordezkaritza-organo gorena da, eta bere eskumen nagusiak honakoak dira: udalerriei aitortutako ahalmen arautzailea gauzatzea, tokiko gobernuen (Alkatearen, Tokiko Gobernu Batzordearen eta Zinegotzi Ordezkarien) kontrola eta fiskalizazioa, eta aurrekontuak onartzea. Osoko Bilkuraren funtzioak Tokiko Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 22. artikuluan jasotzen dira.

Bileren maiztasuna: 2023ko uztailaren 5eko osoko bilkuraren akordioaren bidez, Osoko Bilkuraren ohiko bilerak hilabete bakoitzeko azken asteazkenean (jaieguna ez bada) izango dira, Udaletxeko Bilkura Aretoan, 18:00etan.

OSOKO BILKURAREN OSAERA

Zinegotzi guztiek osatzen dute, eta Alkatea du buru. Urkabustaizko Udalaren osoko bilkkura bederatzi zinegotzik osatzen dute, Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 179.1 artikuluarekin bat eginez.

  • Alkatetza:
    Xabier Alvarez de Arcaya Fernandez de Landa (EH Bildu)
  • Zinegotziak:
    – Estibaliz Tellaetxe Zarandona (EH Bildu)
    – Aitziber Rodriguez Huidobro (EH Bildu)
    – Boushab Boushab Lemine (EH Bildu)
    – Ane Fernandez Ruiz de Zarate (EH Bildu)
    – Nerea Uria Tellaetxe (EH Bildu)
    – Javier Carro Iglesias (EAJ-PNV
    – Gorka Iturriaga Madariaga (EAJ-PNV)
    – Estibaliz Zufiaur (EAJ-PNV)

BATZORDE INFORMATIBOA

Ebazteko eskumenik ez duen organoa, Osoko Bilkuran erabaki beharreko gaiak aldez aurretik aztertzeko funtzioa duena, Osoko Bilkuran presazko akordioak hartu behar direnean salbu. Era berean, bertan jakinaraziko dira Alkatetzaren eskumenekoak diren gaiak.

Bileren maiztasuna: 2023ko uztailaren 5eko osoko bilkuraren akordioaren bidez, Kontuei buruzko Batzorde Bereziaren, eta Osoko Bilkurako gaiak prestatzeko eta Gobernuaren Kudeaketaren Informaziorako Batzordearen bilerak hilabete bakoitzeko hirugarren asteazkenean (ez bada jaieguna) izango dira, 8:00etan, Udaletxeko Bilkura Aretoan.

2019ko uztailaren 3ko osoko bilkuraren akordio bidez, Batzorde Informatibo bakar bat sortzen da, hain zuzen ere, Kontuei buruzko Batzorde Berezia, eta Osoko Bilkurako gaiak prestatzeko eta Gobernuaren Kudeaketaren Informaziorako Batzordea. Batzorde horrek bederatzi kide ditu.

  • Presidentzia:
    Xabier Alvarez de Arcaya Fernandez de Landa (EH Bildu)
  • Batzordekideak:
    – Estibaliz Tellaetxe Zarandona (EH Bildu)
    – Aitziber Rodriguez Huidobro (EH Bildu)
    – Boushab Boushab Lemine (EH Bildu)
    – Ane Fernandez Ruiz de Zarate (EH Bildu)
    – Nerea Uria Tellaetxe (EH Bildu)
    – Javier Carro Iglesias (EAJ-PNV)
    – Gorka Iturriaga Madariaga (EAJ-PNV)
    – Estibaliz Zufiaur (EAJ-PNV)

TOKIKO GOBERNU BATZORDEA

Alkatea buru duen eta modu kolegiatuan lan egiten duen organoa da. Dagokion zuzendaritza politikoaz arduratzen da, eta Tokiko Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 127. artikuluan adierazten diren funtzio exekutibo eta administratiboak gauzatzen ditu.

Presidentzia: Xabier Alvarez de Arcaya Fernandez de Landa (EH Bildu)

Bokala:  Estibaliz Tellaetxe Zarandona (EH Bildu)

Bokala:  Aitziber Rodriguez Huidobro (EH Bildu)

ALKATEORDEAK ETA FUNTZIOEN ESKUORDETZA

Alkateordeak

  • Aitziber Rodriguez Huidobro (EH Bildu)
  • Nerea Uria Tellaetxe (EH Bildu)
  • Estibaliz Tellaetxe Zarandona (EH Bildu)

Izendatutako alkateordeek, kargua onartu ondoren, Alkatearen ordez jarduteko ardura dute, bere funtzio guztietan, izendapen-ordenaren arabera, berau falta denean, gaixorik dagoenean edo bere eskumenak gauzatzea ezinezkoa egiten zaionean.