”Paul seme bakarra da eta bere etxeko erregea. Bere arreba Iratiren jaiotzak, maitatua izateari uzteko beldur intimo batek, familiaren egonkortasuna mehatxatzea eragingo du.
UniKo 6 urtetik aurrerako publiko guztientzako ikuskizuna da, eta anaia jaiotzearen jeloskortasunak haur batengan eta bere inguruan eragin dezakeenaren isla izan nahi du. Txotxongiloaren eta antzerki errealistenaren teknikak nahastuz, jeloskortasunaren gai kezkagarria planteatzen dugu,
Aurrean, bere gordintasun osoan, baina umorea galdu gabe. ”
Gaia: bizikidetza, hezkuntza, autoestimua, tristura edo atxikimendua.
Interpretazio onenaren Feten 2020 Saria, Maite Bayón
Públiko.- familiarra, 6 urtetik aurrera.
Hizkuntza.- euskaraz
Plaza- kopuru mugatuak.
Atera sarrera HEMEN
GABONETAKO BERTSO-JAIALDIA URKABUSTAIZKO KULTUR ETXEAN (IZARRAN)
Kantuan: Manu Bendala, Unai Anda, Oihana Bartra eta Maialen Akizu.
Gai-jartzaile: Olatz Santocildes
OHARRA: Saiora joateko, aldez aurretik sarrera hartu beharra dago. Helbide honetan:
https://entradium.com/es/events/bertso-jaialdia
Teknika: Mahaiko Txontxongiloak
Sorterriko arriskuak atzean utzita, Koton familia hirira abiatuko da bizitza eta aukera berrien bila. Hiriko teilatu, argien eta lantegiko makina eta oihalen artean, amak eta bi alabek abentura berriak eta arrisku ezezagunak biziko dituzte. Baina, oraingoan, ez daude bakarrik eta gogor ekingo diote zoriontsu izateko nahiari.
ZERGATIK KOTONDARRAK?
Mende hasierako ehungintza industrian emakumeek izandako langile borroketan inspiratuta, “Kotondarrak” ideia jaio zen. Industria-iraultza betean, familia baten begiradaren bidez iruditegi bisual bat sortu dugu, industrializazioaren etorreraz hitz egitea erabaki dugu, hirietarako exodoa, fabrikaren gogortasuna… baina emakume haien ereduaz ere hitz egin nahi dugu, elkarrekin arituz bizitza duinak lor zitzaketela ulertu baitzuten.
Beti bezala, publiko txikienari kontzeptu “helduak” itzultzeko, titere-antzerkiak sorkuntzarako iruditegi, estetika eta antzerki kode berriak eskeintzen dizkigu. Azken finean, istorioak emozioen bidez bidaiatzen dutelako, eta emozioek ez dutelako adinik.
FITXA ARTISTIKOA
JATORRIZKO IDEIA Miren Larrea ZUZENDARITZA Iván Alonso AKTORE-MANIPULATZAILEAK Miren Larrea, Valentina Raposo / Maren Basterretxea MUSIKA ORIGINAL ETA BERTSIOAK Fran Lasuen KANTU – HITZAK Miren Amuriz ARGIZTAPEN DISEINUA Ion Chávez ESZENOGRAFIA Iñaki Ziarrusta (ATX teatroa)
JANTZIEN DISEINUA Betitxe Saitua PANPINEN SORKUNTZA Valentina Raposo
ATREZZOA Javi Tirado KARTELA / ESKU-ORRIA Maite Gurrutxaga
IKUS-ENTZUNEZKO ERREGISTROA Itxaso Diaz ARGAZKILARIA Txelu Angoitia
Hizkuntza: Euskara
Iraupena: 50 minutu
Adin tarde egokia: publico orokorra, +5
Sarrera.- 5 €
Erreserba egiteko eta ordainketa kultur etxean.
https://entradium.com/es/events/txotxongiloak-teatro-marionetas-kotondarrak-anita-maravillas