Formol konpainiaren eskutik, ALBUM
Martxoak 30, osteguna. 19:00, kultur etxea.
SARRERAK: 3€. Erosi hemen klik eginda
Hizkuntza: euskara
Publikoa: gazte eta helduak
Zuzendaritza: Edurne Azkarate
Aktoreak: Intza Alkain eta Mikel Ibarguren
Zer egiten du ostruka batek arrainontzi batean?
Ba al dago denon bistan egon eta ezkutatzea baino gauza miserableagorik?
Derrigorrezkoa al da belaunaldi bat hiltzea hura omendu ahal izateko?
Asko hitz egin izan da gazteoi buruz. Millennialok oinordetzan hartutako erantzukizunak kudeatu ezinean gabiltzanaren diagnosia jaso dugu. Ondorengo hitzekin definituak izan gara: infantilak, prekarioak, frustrazioari intoleranteak, grinik gabeak, bizitzan galduak, gainformatuak.
Ados, sintomatologia guzti hori geure gainean zamatuko dugu. Gure belaunaldiaren etiketen jabe bihurtuko gara.
Baina zer daukagu guk esateko?
Zer espero da gutaz?
Nor gara gu?
Ikerketa hau ez da autopsia bat, ez da erretratu bat, ez da selfie bat. Formol Laborategiaren lehen Albuma da.
Ongi etorri gure kaiolara.
1 de abril, sábado.
‘La cenicienta’ de la compañía Ortzai.
19:00. Casa de cultura.
Para todos los públicos. En castellano.
Gratis.
Apirilak 1, larunbata.
Ortzai konpainiaren ‘La cenicienta’.
19:00. Kultura etxean.
Publiko guztietarako. Gaztelaniaz.
Doan.
Hizkuntza.- Euskeraz
Publiko: familiarra. 4 urtetik gora
Prezioa.- 5 €, (4 urtetik aurrera, txikiagoak doakoa).
Martina zain dago, eta beldur da. Aita noiz etorriko zain dago. Eta beldur da. Kainabera hartu eta portura hurbilduko da aitaren itsasontzia noiz etorriko. Orduan, zerbaitek tenk egingo dio bere kainaberari, eta ezin izango die eutsi ez kainaberari ezta beldurrei ere. Horrela, bidaia bat hasiko du itsas hondoan, aita aurkitu asmoz hasten den bidaia bat, horretarako arrainen eta beldurraren hizkuntza ikasi behar badu ere.
Fitxa
- Jatorrizko ideia eta poemak: Leire Bilbao
- Zuzendaria: Getari Etxegarai
- Antzezleak: Irene Hernando, Aritza Rodríguez, Maitane Serrano
- Dramaturgia: Mar-Mar Teatro
- Panpinak eta atrezzoa: Javi Tirado
- Musika: Unai Laso
- Argien diseinua: Maitane Serrano
- Iraupena: 50 minutu