Dantzaren bidez, gorputzen barrualdeari buruzko istorio bat kontatzen da. Zelulaz eginak gaude, unitate bizi txikienak dira. Zelulak mugitu egiten dira, komunikatu egiten dira, transformatu egiten dira eta sistema konplexuak sortzen dituzte, hala nola muskulatura, hezurrak, garuna edo larruazala.
NIJOYOME-k jendeari helarazi nahi dio, batez ere familiei, gizaki guztiok barruan dugun unibertsoa. Mugitzen ez den unibertsoa, beti aktibo dagoena.
Nuria Pérez de Nanclares konpainaren eskutik.
Publiko guztientzat/ Todos los públicos.
SARRERA BIKOITZAK: erosketa bakoitzeko (15 €) bi pertsona joan ahal izango dira.
Familia-unitate bakoitzak pieza bat egitea. Jarduera amaitu ondoren eramango dute. Tailerrean gehienez 15 pieza egingo dira.
6 urtetik gorako gazteak.
8 urtetik beherakoak, lagunduriko 8 urtetik beherakoak
Kontaktua/Contacto: «comunicacion@teatropantarhei.com»/«656 78 95 13»
Istorio zoragarri honen protagonista Elzéard Bouffier da, asmatutakoa izan arren benetakoa izan zitekeen artzaina. Provenzako landa batzuetan aurkituko dugu Elzéard, zuhaitzak landatu eta landatu. Hala, behinola paraje mortu izan zena landarez eta biziz betetako berdegune bihurtuko du. Antzezlan honetan, bakardadean bete-betean murgilduta dauden bi pertsonaren arteko topaketa ikusiko dugu: batetik, artzain bat, bizileku duen basoa berritu eta lurra salbatzeko lanean buru-belarri diharduena; eta, bestetik, gazte bat, bere buruaren bila ari dena. Hala, borondatea eta eskuzabaltasuna erresilientziarako arma ezin hobeak direla deskubrituko dugu. Hori guztia, naturarekiko ulermenetik, gizakiaren indar sortzailetik eta zehaztasun txikiekiko maitasunetik kontatuta.
Egilea: JEAN GIONNO
Egokitzapena: KIKE DIAZ DE RADA ETA JOSE CARLOS GARCÍA
Itzulpena: IDOIA BARCELO
Zuzendaritza: JOSE CARLOS GARCÍA
Zuzendari laguntzailea: KIKE DIAZ DE RADA
Musika: FRAN LASUEN
Antzezleak: SANDRA FDEZ AGUIRRE,FRAN LASUEN edo UNAI ZELAIA
Espectáculo de humor absurdo, con música en directo, a cargo de Kolectivo Monstrenko.
En castellano. Para público joven y adulto.
Umore absurdoko ikuskizuna, zuzeneko musikarekin, Kolectivo Monstrenko-ren eskutik.
Gaztelaniaz. Ikusle gazte eta helduentzat.