Viejos Mundos Nuevos proiektuak honako helburua du: edonork bere bizitza aldatzeko duen eskubidea defendatzea, marjinaziorik edo aurreiritzirik jasan gabe.
Bi errealitate ( Bi mundu) kontrajartzetik sortu da proiektua. errealitate horiek, itxurazz, konektatu dute komunean: landa-eremuak eta bertan bizi direnak, eta drogamenpekotasunen bat izateagatik errehabilitazioan dauden pertsonak.
Prozesu horrek, sormen prozesu bat dakar, eta bertan bi kolektiboetako lagunek hartzen dute parte, beren bizitzak birziklatzeko borrokan. Batzuk, errehabilitazioaren eremutik datoz ” Proyecto hombre” bezalakoetatik: beste batzuk, buruko osasunaren eremutik, ” Mentalia Pamplona” bezalakoetatik ( drogazale ohiak, eta kartzela- zigorrak errehabilitazio-prozesuekin ordezkatzen ari diren pertsonak). Beste batzuk ( Errekazar elkartea) beren bizimudu urbanoa aldatzen ari dira, Untzibarreko hustutako herri bateko errealitatera egokitzeko.
—————————————-
Publiko.- Helduak
Hizkuntza.- Gaztelaniaz
Emakundek online mahai-inguru berri bat antolatu du “Garbira pasatzeko zirriborroak” zikloaren barruan. Ziklo hau hausnarketak eta eztabaidak sortzeko, ekarpenak jasotzeko eta etorkizunerako proposamenak sortzeko asmoarekin jaio da. “Covid-19aren testuingurua feminismoaren ikuspegitik” da biharko mahai-inguruaren izenburua, eta Maria Maeztu Forum Feministako Josune Oyarbidek, Plazandreok-eko Maider Zilbetik eta Josebe Iturrioz militante transfeministak parte hartuko dute. Mahai-ingurua Emakunderen webgunetik, Emakunderen gune birtualetik, eta YouTubetik jarraitu ahal izango da zuzenean, arratsaldeko zazpiretatik aurrera. Ondoren, eskuragai egongo da grabazioa Emakunderen webgunean.