Ken Loach zuzendari beteranoaren filma, Cannes-eko jaialdian lehen saria eskuratu zuena.
Asamblea de la Plataforma Ciudadana de Gorbeialdea por el Sistema Público de Salud, en la casa de cultura de Gopegi, a las 17.30.
Abierta a toda la ciudadanía para informarse y/o participar.
Organizada por Kukuso Taldea.
Osasun Sistema Publikoaren inguruko Gorbeialdeko Herri Plataformaren Asanblada, Gopegiko kultura etxean, 17:30ean.
Herritar guztiei zabalik, informatzera zein parte hartzera etor daitezen.
Kukuso Taldeak antolatuta.
Charla abierta sobre el sistema público de salud.
Tomarán la palabra Mati Iturralde (médico jubilada) e Itziar Albaina y Estibaliz Gil (médicos de familia), así como cualquiera de los/as oyentes.
Organizada por Kukuso Taldea.
Osasun sistema publikoari buruzko hitzaldia.
Hitza hartuko dute Mati Iturraldek (mediku jubilatua) zein Itziar Albainak eta Estibaliz Gilek (familia medikuak) eta bertaratutako edozeinek.
Kukuso Taldeak antolatuta.
Egilea: Manex Beristain
Ilustrazioak: Mirari Sagarzazu
Deskribapena:
Orain dela 6 urte, bikotearen heriotzak, nire bizitzako zimentu guztiak erauntsi zituen. Dolu prozesuari esker, bizitza berri bat eraikitzen hasi nintzen. Eta ipuin hau, heriotzaren oihala kentzeaz aparte, bizitzari heltzeko saiakera bat dela esango nuke. Ama galdu duen haur baten erresilentziaren aldarria, zinez.
Benetako gertaeran oinarritutako ipuina da “Azken galdera amari”. Ekain eta bere amaren arteko maitasun istorio gordina bezain xamurra. Heriotza eta doluaren inguruan, kontzientzia lanketa bat egitea du helburu ipuinak.
Hizkuntza/Idioma: Euskera
Marie de Jongh y Doos Colectivo (Euskadi)
ESNA haur eta familiei zuzendutako antzerki-dantza proiektua da, non esperimentua esperientzia bihurtzen den.
Ikuskizun honek balioan jartzen du pertsonek beren gorputzekin edo irudimenarekin esperimentatzeko duten gaitasuna, rol desberdinak jokatzeko, munduarekin erlazionatzeko, harremanetan arakatzeko, probatzeko, bilatzeko gaitasuna. Finean, hainbat aukera ikertzeko gaitasuna. Balio hori errebindikatu beharra ikusten dugu gizarte mesfidati batean, dena presaka etiketatzeko joera duen gizarte honetan. Huts egiteko eskubidea aldarrikatzen dugu, baita porrot egitekoa ere, bizitza bere sakonera osoan ulertuko badugu. Eta batez ere, arnasa eskeini.
EGILEAK: Jokin Oregi, Eva Guerrero.
ZUZENDARIA: Jokin Oregi.
DANTZARI-JOKALARIAK: Olaia Valle, Denis Martínez.
MUSIKA: Nerea Alberdi.
JANTZIAK: Karla Biondini.
IRAUPENA: 40′.
IKUSLEA: +6 urte.
HIZKUNTZA: Testurik gabe.
» Sarrera: 3 euro