Txapelketa binaka jokatuko dute aurten Arabako bertsolariek, eta larunbat honetan (apirilak 17) izango da lehenengo kanporaketa, Izarran, Urkabustaizko Kultur Etxean.
Kantuan :
- Iñaki Viñaspre eta Unai Anda
- Xabi Igoa eta Felipe Zelaieta
- Xabier Antia eta Andere Arriolabengoa
Saioari buruzko informazio guztia, HEMEN
Sarrerak erosteko, HEMEN
Demode Quartet lau pertsonaia bitxik osatzen dute: Joli Pascualena, Mikel de la Fuente, Iker Huitzi eta David Rosco antzezleek eta Patxi Barco Esceneko gidoilari eta zuzendariak.
Lau ahots on horiek eta umore-sena nahastuz gero, lan dibertigarria eta dotorea lortzen da.
Sarrera erreserbatu eta kontzertuaren egunean leihatilan ordaindu.
Sarrera.- 5 €
3 eta 9 URTE ARTEKO SEME-ALABAK DITUZTEN GURASOENTZAKO SAIOA (2 ordu)
Opor garaietan gure seme-alabekin egoteko eta jolasteko aukera gehiago izaten ditugu. Une ezin hobea da gure harreman horretan euskara ere goxatzeko eta gure seme-alabei euskararekin harreman indartsua eskaintzeko. Saio hauetan hainbat proposamen egingo dizkizuegu horri begira.
Ez dira euskara klaseak baina bai euskara sustatzeko saioak. Euskara familian gutxi gutxi jakin arren ere parte har dezakezue. Primeran pasako dugu eta seme- alabei begira baliagarria izango zaizue.
Oharra: tailerrera datorrenak kutxa bat (hutsik) ekarri behar du.
EMAN IZENA HELBIDE HONETAN, EKAINAREN 14a BAINO LEHEN:
https://entradium.com/events/oporretako-kutxa-tailerra-gurasoentzat-urkabustaiz