EXODOA: Hondakinak aterpe.
Argazkilaria.- Andoni Lubaki
Iragan urrian, Turkiak bere azken erasoaldia burutu zuen Siriako kurduen kontra. Bake-iturria izeneko operazioak airetik bidali zituen dronak eta jaurtigailuak, eta lurretik jihadista andana. Denboran zehar garatzen ari den garbiketa etniko baten beste kapitulu bat; azken biktimak, ehunka hildako eta 200.000 iheslari. Prentsa medioen isiltasun gorgarria sahiestearren, Euskal Fondoak egitasmo hau gauzatu du.
Argazki bilduma: Siriako kurduek egun pairatzen duten zigorra islatzen duen 40 argazkiren bilduma: gerra frontea, mamu herriak, errefuxiatu eremuak, iheslariez jositako eskolak, hiletak… Elementu bisualok ezinbesteko erreminta dira errealitate gordin hau ulertu ahal izateko.
Biografiak:
Andoni Lubaki 2010an hasi zen Ekialde Hurbilean nahiz Afrika Iparrean gatazka eta giza eskubideak jorratzen argazkilari gisa. Hamarkada batez, munduko prentsa medio eta agentzia handienekin kolaboratu du, tartean New York Times, AP, AFP eta Vice. Alepon (Siria) egindako lanagatik Chris Hondros et Picture of the Year nazioarteko sariak jaso zituen 2013an, besteak beste.

A portrait of a boy in front of a holed by bullets wall in Tel Nasri, near the frontline against yihadists and Turkish Army. After the withdrawal of US troops from northern Syria in October 2019, Turkey launched an offensive against the predominantly Kurdish areas in the northeast of the country along Islamist forces. Calls for war crimes investigations into the conduct of Ankara-backed militias are mounting ever since. (Andoni Lubaki / Euskal Fondoa)
Adina: 5 eta 100 urte bitartean.
Sarrera.- 4 urtetik ( barne) aurrera : 3 €
Benetako tragedian oinarritutako haurrentzako fabula.
“Namor, El niño Pez, Aylan Kurdiren tragedian oinarritutako ikuskizuna da familia osoarentzat.
Antzokia bezain gaitasun eraldatzaile handia zuen hedabide bateko langile gisa, The Nose Theater taldearen betebehar morala izan zen istorio hau garrasi bat balitz bezala kontatzea.
Baina ez gorrotozko garrasi bat, ez amorru kontrolagaitz bat, beste alde batetik, hain zentzugabekeria handiaren erdian senti dezakeguna. “Namor, el niño Pez” argia, itxaropena, poesia, samurtasuna, akordeoi nota politak eta, batez ere, beren lentejuelen, lumen eta gomaaparren atzean tolerantzia, maitasun eta askatasun mezua zabaltzen duten txotxongilo eder eta oroigarrien oihua da.”
Sa
55 urte baino gehiago dituzten pertsonentzat
Hitzaldia: Cambio climático
Hizlaria: Unai Pascual
55 urte baino gehiago dituzten pertsonentzat
Hitzaldia: ¿Qué como hoy?
Hizlaria: Nutricionistas del HUA
55 urte baino gehiago dituzten pertsonentzat
Hitzaldia: Ansiedad y miedo/distorsiones cognitivas
Hizlaria: Paola Vega (psikologoa – psicóloga)
Publiko.- Familiarra
Hizkuntza.- Euskara
Sarrera.- Dohakoa
GAIA
Estrespean bizi den gizon batek, hiri zaratatsu eta iskanbilatsua mendian galdurik dagoen baserri baten ordez aldatzea erabakitzen du. Bertan, hainbeste behar duen bakea topatu nahi du baina baserria ez da berak uste bezain lasaia. Bere barnean izaki bitxi batzuk bizi dira eta ez dute haien etxea usteko inolako asmorik. Plast jaunaren kontra ari dira lehia bizian, izan ere, “Plast & Company”-ren jabeak haien etxea plastiko nazkagarriz bete du.
Plastikoa gainetik kentzeko Nikaxio, haien sortzailea eta etxearen aurreko jabea, topatu behar dute, berak bakarrik konpondu baitezake sortutako anabasa, Era berean, gure protagonistak ere Nikaxio topatu beharko du izaki ezeroso hauek bistatik galtzeko aukera bakarra delako. Baina Nikaxio ez da inondik agertzen eta badirudi ez dela inoiz itzuliko,
Non sartu da Nikaxio? Eta garrantzitsuena… Nola konponduko dituzte etxe honen apopiloek arazo guzti hauek?
LANTALDEA
ANTZEZLEA: Mikel Hernández
IDEA ORIGINALA ETA GIDOIA: Mikel Hernandez
ZUZENDARITZA: Ciro Izurrategi
DISENU GRAFIKOA: Ciro Izurrategi
LAGUNTZAILEA: Urkabustaiz ko Udala