Kukuso Taldeak antolatuta, azaroaren 19an asanblada irekia antolatu da kultura etxean 18:30ean pertsona nagusien beharrak aztertzeko: ‘Nola nahiko genuke zainduak izan adinekook? Beharrak eta erronkak’.

Kukuso Taldeak azpimarratu du pertsona nagusiak zaintzeko baliabide publikoen hutsune larria dagoela. Gainera, nagusien erresidentzia itxi zenetik, Urkabustaizen ez dago inongo baliabiderik.

Horregatik honako galderak egingo dituzte: ‘Zein baliabideren alde egin nahi dugu?’ eta ‘Zein da eman beharreko hurrengo pausoa?’.