Urkabustaizko udala lanean ari da udalerrian sortutako hondakinen kudeaketa eta tratamendu arduratsu eta jasangarria egiteko.
Zentzu honetan aurrera egiteko, hondakin organikoen kudeaketa eta tratamendua hobetu nahi dugu, herritarrei auzo konpostajeko ekimen batean parte hartzeko aukera eskainiz.
Horretarako, laster Izarran gune bat egokituko da. Ekimen honetan izena ematen duten herriatarrek, haien etxeetan sortutako hondakin organikoak bereiztu eta modu sinple eta jasangarri batean kudeatu ahal izango dituzte.
Zabalik gelditzen da izena emateko epea, eta 1.go fase honetan aurreikusitako 40ko kopurura heldu arte, izen emateen ordena errespetatuko da.
Edozein zalantza argitzeko ondorengo helbide elektronikora jo dezakezue: al21zuia@gmail.com