Aurreko ikasturteetan bezala, Triskari Dantza Taldeak martxan jarri ditu hainbat dantza ikastaro. Izenemate epea irailaren 30ean bukatuko da, eta izena eman daiteke okindegian edo triskaridantzataldea@gmail.com helbidera idatzita.

Hau da ikastaroen eskaintza:

-Umeak (2014 eta 2018 artean jaiotakoak). Astelehenak, 17:30etik 18:15era.

-Ertainak (2011, 2012 eta 2013an jaiotakoak). Astelehenak, 18:15etik 19:15era.

-Gazteak. Astearteak, 19:00etatik 20:00etara.

-Helduak. Astelehenak, 20:00etatik 21:00etara, gimnasioan.

-Dantza Plaza. Astelehenak, 19:30etik 20:30era.

-60 urtetik gorakoak. Astelehenak, 11:30etik 12:30era.

Matrikula 10 eurokoa da eta urteko kuota 90 euro (hiruhilekotan ordaindu daiteke).