Udako kirol ekintzen eskaintza ezagutzera eman da, eta zabalik dago izenematea ekainaren 19ra arte.
Ekintzak bi epealditan banatuko dira: uztailaren 1etik 25era, eta abuztuaren 5etik 28ra.
Eskaintzak honako ekintzak batzen ditu: igeriketa (makro/patro, hastapena eta hobetzea), gimnasia, yoga, umeen patinajea eta helduen patinajea.
Taldeek gutxienez 8 kide izan beharko dituzte, eta matrikulen prezioa 9-13 euro artekoa da (18 urtetik beherakoentzat) eta 16-20 eurokoa (18 urtetik gorakoentzat).
Izena ematerakoan eskabide orria bete eta ordainketa egin beharko da kontu korrontean edo Udaletxean bertan txartelarekin.