Indarkeria matxistaren kontrako estrategia eta erantzunei buruzko bideoak aurkeztu behar dira.

Aurten ere Beldur Barik kanpainaren baitan ikus-entzunezko lehiaketa martxan jarri da.

Gazteek egunerokotasunean bizitzen duten indarkeria matxista azalera ekarri eta horri aurre egiteko estrategia eta erantzun pertsonal zein kolektiboak proposatzea eskatzen da.

Parte-hartzea hiru kategoriatan banatuko da: 12-14 urte, 15-17 urte eta 18-20 urte.

Izenematea azaroaren 11n bukatuko da.

Oinarriak.

Izaro-ren aurkezpen bideoa.