Lan eta Jolas elkarteak eta Udalak urteko lehen hiruhilerako antolatutako ikastaroen izenematea zabaldu dute.
Eskaintza oso zabala da: Fitness eta GAP, Pilates, Danza eta fitness, Gimnasia, Yoga, Pilates klasikoa, Luzapenak eta automasaia, Dantza urbanoa, Margoketa, Eskulanak, Puntu tailerra, Tiffanys eta beirak, eta Ehoziriak.
Eman izena hemen urtarrilaren 2a aurretik.
Talde bakoitza osatzeko gutxienez 8 pertsona behar dira. Plazak betez gero, lehentasuna izango dute Lan eta Jolas elkarteko bazkideek; eta horren ostean, izenemate hurrenkera gordeko da.
Ikastaro bakoitzaren kuota urtarrilaren 5a aurretik ordaindu beharko da Kutxabank-en (ES10 2095 3224 2410 9002 6278) edo Banco Santander-en (ES71 0075 4687 2106 0201 3963).