Udalak eta Urkabustaizko Aisialdi Taldeak Gabonetako jai egunetarako aisialdirako programa zabala antolatu dute.

Egitaraua abenduaren 22an jarriko da martxan eta urtarrilaren 3ra arte luzatuko da.

Ekintzetan parte hartzeko eman izena hemen.

Hau da egitaraua:

22an igandea, 12:00etatik 14:00etara, Gabonetako Azokako tailerrak. Herriko plazan.

24an, asteartea, 18.30ean, ongietorria Olentzero eta Mari Domingiri. Alde zaharreko elizatik irtengo dira.

26an, osteguna, 11:00etatik 13:00etara, Lehen Hezkuntzako ikasleek mahai jolasak izango dituzte KZgunean; eta Haur Hezkuntzakoek antzerki tailerra kultura etxean.  Ezinbestekoa da aurretik izena ematea.

27an, ostirala, 09.30etik 14:00etara, BAKHeko izotz pistara irteera. 8 urtetik beherakoak heldu batek lagunduta joan beharko dira, eta autobusa eskolako parkingetik irtengo da. Ezinbestekoa da aurretik izena ematea.

30ean, astelehena, 11:00etatik 13:00etara, Lehen Hezkuntzako ikasleek kirol jolasak izango dituzte frontoian; eta Haur Hezkuntzakoek Gabonetako eskulanak egingo dituzte kultura etxean. Ezinbestekoa da aurretik izena ematea. Gero, arratsaldean, 18.30ean, minidisco-a izango da.

Azkenik, urtarrilerako ekintzak ere antolatu dira:

2an, osteguna, 11:00etatik 13:00etara, sukaldaritza tailerra Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleentzat Beheko Iturri-n. Ezinbestekoa da aurretik izena ematea. Gainera, arratsaldean, 18:30ean, familiarako zine emanaldia kultura etxean.

3an, asteartea, 10:00etatik 19:00etara, Barakaldoko PINera irteera. 8 urtetik beherakoak heldu batek lagunduta joan beharko dira, eta autobusa eskolako parkingetik irtengo da.