‘Mundu bat marrazteko’ leloarekin, Euskararen Egunaren harira ekintza ugari antolatu dira.

Ekintzak azaroaren 29an, 19:00etan, hasiko dira. Mihiluze lehiaketa egingo dute herriko zenbait tabernetan, LolaEneatik abiatuta. 3-5 laguneko taldeak osatuko dituzte, eta horiek bost froga gainditu beharko dituzte. Izenematea egunean bertan egingo da.

Larunbatean, azaroaren 30ean, ‘Kantu berri bat gara’ ikuskizuna eskainiko dute Jon Maiak eta bere taldeak. Kultura etxean, 19:00etan. Sarrerak hemen eskuratu daitezke.

Igandean, abenduaren 1ean, pianoaz eta kantuez gozatzeko ‘Txuri beltza da ta…’ tailerra egingo da, 3 eta 12 urte bitartekoentzat eta familientzat, Xabier Lizaso piano jotzailearen eskutik. Liburutegian, 17:30ean.

Azkenik, abenduaren 3an, Euskararen Egunean, Diskofesta izango da plazan 17.30ean. Eguraldi txarra eginez gero, frontoian egingo da.