Urriaren 20an, igandea, Merkatu Txikia egingo da Udaleko plazan.
11:00etan, umeen sormen tailerra egingo da.
11:30ean, merkatuak ateak zabalduko ditu.
12:00etatik aurrera, musika ikuskizun mugikor bat izango da Izarran zehar.
Bukatzeko, 12:30ean, ‘Maiteder’ antzezlana eskainiko da, publiko guztietara zuzenduta dagoena.
Horrez gain, bezperan, larunbatean, 10:00etatik 13:30era Lamioxineko urmaela eta Beluntzako ur jauziak bisitatzeko irteera egingo da Izarratik.