EGUNA: Azaroak 30, larunbata

ORDUA: 19:00

LEKUA: Urkabustaizko kultur etxea

SARRERAK: aldez aurretik 15€, lehiatilan 18€

Erosi hemen: https://sarrerak.bideanprodukzioak.com/web/?menu=1162&pagina=entradas&item=51815&siteID=bidean

 

Jon Maiak 2021ean atera zuen KANTU BAT GARA, letragile modura azken 30 urteotan idatzi dituen kantuen antologia. Lan honek izandako arrakastaren bulkadarekin bi urteren ondoren bertsolari zumaiarrak lan berri bat ondu du: KANTU BERRI BAT GARA liburu-diskoa. lan honetan Maiak jauzi bat egin du eta kantu berriak dira nagusi, bertsio batzuk ba daude ere (Negu Gorriak, Gozategi, Gari eta Pello Reparazen kantuak). honetarako, aurreko lanean bezala goi mailako kolaboratzaileak izan ditu lagun, esaterako: Itziar Ituño, Olaia Intziarte, Maddalen Arzallus eta Luis Pastor. Baina bat nabarmendu behar bada Silvio Rodriguez kantautore kubatarraren parte hartzea da, Nostalgia izeneko kantua euskaraz abestuz.

Kontzertu baten ohiko egituratik harago doaz bertsolari zumaiarraren emanaldiak, proiekzioak, kolaborazio bereziak, inprobisazioa eta ezusteko ugarirekin. Maia bere ohiko musikariekin dator orain goan ere, denak ere aski ezagunak: Gorka Hermosa (akordeoia), Pello Ramirez (txeloa), Nacho Soto (pianoa eta sintetizadorea) eta Nerea Quincoces (perkusioak eta ahotsa).