Aurtengo Udalekuak uztailaren 1etik 19ra egingo dira, 10:30etik 13:30era bitartean.

Prezioak honakoak dira: 80 euro lehen umea; 65 euro bigarrena; 60 euro hirugarrena; eta 55 euro laugarrena.

Era berean, egoera zaurgarrian dauden familiei bideratutako bekadun plazak daude. Informa zaitez Udaleko Gizarte Zerbitzuetan.

Haur Hezkuntzako umeak eskolako atzeko gelatan (Los Rodeos kalean) elkartuko dira; eta Lehen Hezkuntzakoak KZ gunean (Lagorri kalean).

Gainera, zaintza zerbitzua izango da 09:30etik 10:30era, beti ere gutxienez hamar ume egoten badira.

Interesa duten familiek hemen eman beharko dute izena ekainaren 16a aurretik.

Eta matrikula honako kontu korrontean ordaindu beharko dute: ES10 2095 3224 2410 9002 6278

Udalekuak martxan jartzeko informazio hitzaldia ekainaren 27an, osteguna, izango da Ostuño parkean, 19:30ean.