Gorbeialdeko Mugimendu Feministak egitaraua antolatu du martxoak 8rako Izarran, ‘Gure bizitzekin negoziorik ez!’ / ‘Haceos cargo ya!’ lelopean.
Joan den ostiralean martxoak 8ra bideratutako joskintza tailerra egin zen.
Horren ostean, ostiral honetarako, martxoak 8, bazkaria antolatu da Beheko Iturrin 15:00etan. Janaria etxetik eraman beharko da partekatzeko. QRan dago izena emateko aukera.
16:30etik aurrera hainbat ekintza izango dira gune berean.
19:00etan manifestazioa abiatuko da Beheko Iturritik.
Eta 20:00etan izango den trikipoteoak emango dio bukaera egunari.