2024ari indartsu emango diote hasiera Gorbeialdeko mintzalagun eta gurasolagunek. Otsailaren 4an denak elkartzeko hitzordua jarri dute Zuian. Helburua, une honetan programan parte hartzen duten taldeen topaketa bat egin, eta elkarrekin, euskara ardatz, goizpasa eder bat egitea.

Gurasolagunek ohi duten moduan, mendi-bueltatxo bat antolatu dute hasteko. 10:00etan Zaratetik abiatu, eta La Llana tontorrerako eta Lazaldai kobazulorako bidea hartuko dute. Ondoren, Murgiako batzarraren txokoan luntx eder bat izango dute, 12:30ak aldera.

Familian goiz polit bat pasa nahi baduzu, gurasolagun moduan; edo mintzalagunean bazabiltza, edo inoiz ibili bazara, edo baita ibili nahi baduzu ere, hauxe da zure momentua. Anima zaitez: Probatu ez duenak, ez daki zer den hau!