Udalak eta Lan Jolas-ek Gabon garairako ‘Negulekuak’ izeneko programa zabala antolatu dute; abenduaren 20an hasiko da eta urtarrilaren 5era arte luzatuko da.

-Abenduak 20, asteazkena. Liburutegian, Maite Franco ipuin kontalariaren saioak. 17:30ean, 5 urtetik gorako umeendako. Eta 18:00etan, 2 eta 4 urte artekoendako.

Horrez gain, 18:30ean, Mari Domingik gutunak batuko ditu.

-Abenduak 24, igandea. 18:00etan. Ongietorria Olentzero eta Mari Domingi-ri, alde zaharreko elizan.

-Abenduak 26, asteartea. 11:00-13:00. Mahai jolasak. HH kultura etxean, eta LH eta DBH KZgunean. Aurretik izena eman behar da.

-Abenduak 27, asteazkena. 11:00-13:00. Eskulan tailerrak. HH eta LH kultura etxean (Orienting); eta LH (4, 5 eta 6) eta DBH KZgunetik abiatuta irteera. Bietan aurretik izena eman behar da.

Ane Gebara ipuin kontalariarekin saioak. 17:30ean, 5 urtetik gorakoak; eta 18:30ean, 2 eta 4 urte arteko umeak.

-Abenduak 28, osteguna. 11:00-13:00. Sukaldaritza tailerra, HH, LH eta DBHrako Beheko Iturrin. Aurretik izena eman behar da.

-Abenduak 29, ostirala. 11:00-13:00. ‘Gorputza mugitu’. HH kultura etxean; eta LH eta DBH KZgunean. Aurretik izena eman behar da.

-Urtarrilak 2, asteartea. 17:30. Zinema. Publiko guztietarako. Kultura etxean.

-Urtarrilak 3, asteazkena. 10:00-19:00. PIN Barakaldo. 9 euro. Autobusa eskolako parking-etik abiatuko da. 8 urtetik beherakoek helduek lagunduta joan beharko dute.

-Urtarrilak 4, osteguna. 18:00-20:00. ‘Among us hiltzailea’. LH eta DBH kultura etxean. Eman izena aurretik.

-Urtarrilak 5, ostirala. 09:30-14:00. Bakh izotz pista. Umeak: 8 euro; helduak: 14 euro. Autobusa eskolako parkingetik abiatuko da. 8 urtetik beherakoek helduek lagunduta joan beharko dute.