Urkabustaizko Udalak 16 eta 30 urte bitarteko bost pertsona kontratatuko ditu EGF-Plus programaren bitartez.
Kontratazioa urtebeterako izango da eta dedikazioa %100ekoa.
Honako postuak bete nahi dira:
-Zerbitzuetako lanerako langile 1.
-Administrari laguntzaile 1.
-Ingurumen hezitzaile 1.
-Kultura eta Gizarte zerbitzuetarako teknikari 1.
-Administrazio Orokorrerako teknikari 1.
Aukeratua izateko ezinbestekoa da aurretik Lanbiden alta emanda egotea.