Unesco Etxeak Izarran Irantzu Lekue muralistarekin mural partehartzaile bat egitea sustatu du, Giza Eskubideen Gutun Sozialaren 70. urteurrena ospatzeko.

Urkabustaizko emakume taldeak, EHGAM Gorbeialdea+-ek eta Urkabustaizko Udaleko Berdintasun Zerbitzuak murala definitzeko egin duten prozesuaren ondoren, asteazken eta ostegun honetan (irailak 27 eta 28), 17:00etatik 19:00etara, Urkabustaizko biztanle guztiak horma-irudia egiten parte hartzera gonbidatuta daude. Ez da materialik eraman behar, baina zikintzeko edo hondatzeko moduko arropa zaharra eramatea komeni da.