Igande honetan, irailak 24, kultura arteko jardunaldiak egingo dira Izarrako azoka plazan.
12:00etan arepa kolonbiarrak egiten ikasteko gastronomia tailerra izango da.
13:35ean zurrumurruen kontrako ‘Mitologia Euskolonbiana’ ipuin saioa egingo du Héctor Sagobelek.
14:05ean Gisela Ruedak kunbia eta mintza saioa gidatuko du.
Gainera, egun osoan photocalla egongo da; eta 12:30ean flashmob-a egingo da Kolonbia-Euskadi Taldeak eta Gisela Dantza Studio-k gidatuta.